martes, 10 de mayo de 2011

-Itauna


Maitatzen bazaitut, itaundu dautsozu

leyuan klisk-dagin illargi-izpijari.

Larrosa zuriko txindor kantubari

itza artu eziñik gaba igaro dozu.


Axiari itaundu dautsozu legunki:

berak baña jolas dagi zeure ulian.

Ete dakije ezer ixarren unian?

Mosu dagitzube gustijak kutunki...


Itaundu dautsozu zeru garbijari,

itxasoko uiñai ta ixadi orori.

Maitasun orretzaz baña, maite ori,

ez dautsozu itaundu zeure bijotzari!


*

*

*


Maitatzen bazaitut galdetzen diozu

leihoan islatzen den ilargi-izpiari.

Arrosa koloreko urretxindor kantari

esnatu ezinik gaua igaro duzu.


Haizeari galdetu diozu leunki:

Berak baina jolas egiten du zure ilearekin.

Ba ote dakite ezer izarren inguruan?

Musu egiten dizute guztiak kutunki …


Galdetu diozu zeru garbiari

itsasoko olatuei eta natura osoari.

Maitasun horretaz baina, maite hori,

ez diozu galdetu zeure bihotzari!



No hay comentarios:

Publicar un comentario