Urteak eta urteak igaro ziren eta, azkenerako, itzuli zen.
Itsas aldetik paisaia aldatu samarra zegoen,
zakurrak zaunka hasi zitzaizkion.
Semea ez zuen ezagutu, gerlaruntz abiatu zenean
tipiegia utzi baitzuen sehaskan.
Eta eskaini zioten saldaren zaborea ez zen
gogoratzen zuen saldaren zaborea.
Eta lotarako eskaini zioten ohea ez zen behialako
ohea bezain leuna.
Eta Penelopentzat aurkeztu zitzaion anderea
ez zen Penelope.
Eta Ulises… Baina bera ez zen Ulises.
Jaun Zuria zen Elantxobera itzultzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario